Skip to main content

Optometria gabinetea

Gure optometriako gabinetan, zure ikusmen-osasuna zaindu eta hobetzea da gure helburua, modu profesional eta pertsonalizatuan. Azken teknologiarekin hornitutako ekipamenduak (WAVE ANALIZER) eta beharretara egokitutako irtenbideak eskaintzen ditugu.

WAVE ANALIZER. Uhin-analizatzailea aberrometro azkar bat da, eta minutu gutxitan azterketa osoa egiteko gai da. Ondorengo datuak eskaintzen ditu: graduazioa, topografia eta kornearen lodiera, kristalinoaren egoera, ikusmen-nekea, begi-tentsioa, pupilaren irekitzea, etab. Azterketa honen emaitzak oso zehatzak dira, eta begiaren barnealdeko irudiak denbora errealean erakusteko esperientziak pazienteari ikusmen-beharrak ulertzeko eta barneratzeko erraztasuna eskaintzen dio.

Gure zerbitzu nagusien artean daude:

Ikusmen-azterketa osoak

Zure ikusmena modu integralean ebaluatzen dugu, errefrakzio-arazoak edo begien osasunarekin lotutako arazoak diagnostikatzeko.

Ukipen-lenteen egokitzapena

Zure bizimodura eta ikusmen-beharretara hobekien egokitzen diren lentillak aurkitzen laguntzen dizugu.(topografo bitartez).

Miopiaren kontrola

Miopiaren aurrerapena moteltzeko tratamendu espezializatuak eskaintzen ditugu, bereziki ume eta nerabeentzat.      

Begiko tentsioa

Tonometria.

Prebentzioa eta goiz detekzioa

Begi-arazoak, hala nola glaukoma, kataratak edo makularen endekapena, goiz detektatzeko aldizkako kontrolak egiten ditugu.

Hartu txanda

Ez itxaron gehiago eta deitu zure hitzordua eskatzeko!