Skip to main content

Audilogia

Gure zentroan, zure entzumen-osasuna zaindu eta hobetzeko lan egiten dugu, ikuspegi profesional, hurbil eta pertsonalizatuekin. Entzumen-beharrak asetzeko irtenbiderik onenak eskaintzen dituzten audiologiako espezialistak eta ekipamendu aurreratuenak ditugu.

Gure audiologia-zerbitzuen artean daude:

  • Entzumen-proba osoak: entzumen-galerak eta bestelako arazo audiologikoak detektatzeko ebaluazio zehatzak egiten ditugu.
  • Audifonoen egokitzapena: zure bizimodu, behar eta entzumen-galera mailara egokitutako audifono ezin hobeak aurkitzen laguntzen dizugu.
  • Prebentzioa eta goiz detekzioa: entzumen-galerak, akufenoak edo infekzioak bezalako alterazioak garaiz detektatzen ditugu, zure bizi-kalitatean eragin ez dezaten.
  • Akufenoen terapia: belarrietan dauden soinuak tratatzeko eta horien eragina minimizatzeko irtenbide espezializatuak eskaintzen ditugu.
  • Entzumen-babesa pertsonalizatua: musikari, ingurune zaratatsuetan lan egiten duten langile edo entzumen-osasuna zaindu nahi duten pertsonentzat neurrira egindako entzumen-babesak fabrikatzen ditugu.

Gure konpromisoa arreta pertsonalizatua eta eraginkorra eskaintzea da, entzumen osasuntsu eta oso baten bidez zure bizi-kalitatea hobetzeko.

Audifonoak

Entzumen kalitatea hobetzeko irtenbide onenak eskaintzen dizkizugu, gure audifonoek teknologia berritzailean disenaituta daude, soinuak argi eta garbi entzuteko eta isolamendu soziala murrizteko. Gaur egungo modeloek pertsonalizazioa eta gailu elektronikoekin konektatzeko aukera eskaintzen dute eguneroko erosotasuna eta segurtasuna areagotuz. Audifonoak mobilera konekta daitezke, dei bat erantzun, musika entzun, audifonoen bolumena modifikatu etb eginez.

Laguntza teknikoak

Osagarri tekniko bereziak ere badaude, etxean zein egoera sozialean edo profesionalean, telebista ikusteko edo bileretan entzumen esperientzia hobetzen laguntzeko.

Babes tapoiak

Tapoi petsonalizatuak aukera eroso eta eraginkorragoak dira, bai ingurune zaratatsuetan entzumenaren babesa lortzeko, bai uraren sarrera saihesteko uretako jardueretan. Profesionatzentzat bebes tapoiak egiten ditugu, entzumenaren babesa eskaintzen dute pertsonalizatutako egokitzapenarekin, zarata arriskuak blokeatuz eta erosotasuna sakrifikatu gabe. Oso egokiak ingurune zaratatsuetarako, hala nola fabriketan, kontzertuetan eta eraikuntzan, segurtasuna eta araudiaren betetzea bermatuz.

Hartu txanda

Ez itxaron gehiago eta deitu zure hitzordua eskatzeko!